Ondarea Hasierara

Aurkezpena

Datu orokorrak

Lurralde historikoa

Bizkaia. Eskualdea: Durangaldea. Epai-barrutia: Durango. Kokapena: 43º 13” 15”“ I. 0º 57” 15”“ E. Zabalera: 58,7 km2.

Pertsonak dira hizkuntzaren eta bestelako ekintza nagusien euskarriak. Pertsona horreek kokatuta dagozan lurraldea eta gora-behera historikoak azaldu gura dodaz hurrengo orrialdeetan, labur izanik be.

Orografia

Lehenago herri bi izan ziran Amorebietak eta Etxanok osatzen dabe lurralde hau. Ibar baten kokatuta dago. Ibar honek badaukaz 13 km luzeeran eta 3-4 zabaleran. Alde bietan mendi kate bi daukaz. Iparraldetik Bizkaiko Sinklinorioa izeneko mendi saetsa. Horren barruan honeek dira tontor nagusienak. Iparraldean: Torreburu, Arburu (552 m), Bizkargi (566 m). Hegoaldean: Gainzorrotz (781 m.), Urtemondo (780), Apala (575 m), Askurrumendi (759 m.), Belatxikieta (662 m.), Bernagoitiburu (781 m.), Betzuenburu (792 m.), Pagotxueta (724 m.), Urrimendi (424 m.). Ipar-mendebaldean, Munezorrotz (519 m.). Eta hego-mendebaldean, Burbilla (646 m.) eta Gorritxueta (650 m.).

Hidrografia. Erreka izenak

Erreka nagusia Ibaizabal da. Horra datoz Iparraldetik Oromino erreka, Zamalloa erreka, Etxano erreka, Arreibi erreka, S. Bartolome erreka, Aldana erreka edo Garitondo erreka, Boroa erreka eta Marabi erreka. Hegoaldetik: Betzuen erreka, Arkotxa erreka, Malaspera eta Leginetxe errekak.

Munarriak

Inguruko herriak Inguruko herriak honeek dira. Iparraldetik, Morga eta, horregaz batera, Muxikako auzoak: Gorozika, Zugastieta, Maguna eta Ibarruri. Hegoaldetik, Igorre eta Dima. Ekialdean, Iurreta eta Durango. Eta mendebaldean, Galdakao, Larrabetzu, Bedia eta Lemoa.

Komunikazinoak

Amorebieta-Etxanoko (edo Zornotzako) erdigunea Bilbaotik 19 km-ra dago, Gernikatik 13ra eta Durangotik 10era. Bidekurutzea da Bilbaotik Donostiara eta Arratiatik itsasertzera. 634 kaminoak gurutzatzen dau mendabaldetik sortalderantza, eta 6351 komarkalak Arratiatik itsasaldera. Azken hori Lekeitio eta Bermeorantza doa. Donostia eta Frantziarantza autopista be badago, Bilbao-Behobia izenekoa. Eusko Trenbidearen burdinbidea be badago Donostiara eta Bermeora. Ganera, Bilbotik Durangora eta Ondarrura doazan autobusak eta Lekeitiora eta Bermeora doazanak be herri hau gurutzatu behar dabe. Garai baten, 1951ra arte, Bilbaotik Durangorako tranbia be baegoan.

Herriaren osaketa

1951ra arte Etxano herria zan, eta bere udaletxea Kaitanan egoan, Amorebietako udaletxetik hurrean. Amorebieta eta Zornotza izenak herri honen lur zati biren izenak dira. Amorebieta parrokia inguruan dagon lurraldearen izena da. Zornotza, ostera, baserri bat da gaur ere, eta baita inguruko lurraldearen izena be. Biak euskal sustraikoak dira. Baina Amorebieta erdal hiztunek erabilten dabe, eta Zornotza, ostera, euskal hiztunek. Gero, Zorrontza dago. Hizkuntzetan ezaguna dan fenomeno fonetiko batetik sortu da Zorrontza, metatesitik. Fonetikan, metatesia deitzen jako berba baten barruan soinu bat beste bategaz lekuz aldatzen danean.

Merindadeak be lurralde horren izena hartu eban, hau da, Zornotza. Eta Iturrizak esaten dau hortik sortu zala herriari Zornotza, eta ez Amorebieta, deitzeko ohitura. Izen hau, Zornotza, euskeraz berba egiten danean erabilten da. Herritarren artean behintzat hori da ohiturea.

Garai baten, 634 kaminotik autobidera sartzeko bidekurutzearen hasieran, hortxe egoan Etxanoko udala. Etxano zan errektangelu itxurako lur zati bat iparraldean, sortaldetik sartaldera; eta Amorebieta beste errektangelu bat hegoaldean, biak bata bestearen parean. Horreez ganera, auzuneak dagoz; eta, auzoen barruan, baserri multzoak. Hona hemen auzo eta baserri multzo horreen izenak, alfabetoz: Aldana, Altzibar, Andrandi, Arazotza, Arkotxa-Bediaga, Arrebi, Arrinda, Astepe, Autzagane, Auztoa, Belaustegi, Berna (Bernabeiti), Bernagoiti, Bideaur, Boroa, Derandein, Dudagoitia, Epaltza, Ergoien, Etxano auzoa, Euba auzoa, Gane, Garaitondo, Ixer, Kortederra, Larrabarrena, Larrea auzoa, Legarrebi, Leginetxe, Marabi, Markes Aresti (Markesaisti), Mekola, Montorra, Ogena, Ogenbarrena, San Antonio, San Bartolome, San Migel, Santa Ana, Santa Luzia, Saratsu behekoa, Saratsu goikoa, Tantorta, Urritxe, Urumin, Zamalloa, Zubibitarte, Zubizabala.

Industrialdeak: Astape, Biarritz, Boroa, Inbisa, Kondor, La Tejera, Serpinsa eta Valet poligonoak.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A