Ondarea Hasierara

Aurkezpena

Egitura ekonomikoa

Lehen sektorea

Baserri lanak eta mehategiak hartzen dabe izen hau. 1970. urte inguruan, baserriko langileak 650 ziran. Industrian, 2.900; zerbitzuetan, 700; eta beste lan batzuetan, 180 .

Industria eta Eraikuntza

1972an, 212 industria baimen egozan. Euretarik % 68 metal industriak, eta % 15 kimika industriak. Haundiak ziran enpresa batzuk gero krisi gogorrak jasan dabez, baina aurrera jarraitzen dabe, euren haunditasuna txikiagotu dan arren. 2007. urtean, 256 enpresa dagoz. Industria guneak gehitu egin dira. Beste alde batetik, garai baten herriko ikur izan diran Izar eta Forjas Boroako industria gunera aldatzen hasi dira. Enpresa honeen lurra etxebizitzen gune bihurtuko da.

Zerbitzuak

1971n, zine bi eta 61 taberna eta errestaurante egozan. Ostaturik ez egoan. 2007an, barriz, ostalaritza enpresak 103 dira, tartean hotel txiki bat edo bi dagozala. Zerbitzu arloko enpresak 435 dira. 1971n, 610 telefono egozan herrian, eta herritik kanpo berba egiteko Zornotzako zentralera deitu eta txanda hartzen zan. Ordu bete edo bi itxarotea berba egiteko normala zan. Medikuak zortzi ziran. Enpresak eukien bakarrik zuzenean deitzeko telefono haria. Gero, demokraziagaz, zerbitzu guzti honeek asko hobetu dira. Beste alde batetik, biztanleak eta euren beharrizanak be gehitu egin dira. Hori da, izan be, administrazinoaren betebeharra, biztanleentzat zerbitzuak hobetzea.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A