Ondarea Hasierara

Aurkezpena

Eleizaren atonketa

Elizaren banaketari begiratuz, herri hau, Bizkaia osoa lez, Calahorrako gotzaindegiaren barruan egon zan 1869ra arte. Urte horretan, Vatikanoak Gasteizko gotzaindegia sortu eban, Madrileko gobernuagaz akordio bat lortu ondoren. Hor barruan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa egozan, eta Burgosko artzapezpikutzaren barruan itxi eben, horko eleiz probintziaren parte zala. Gero, 1950an, Vatikanoak hiru eleizbarruti sortu ebazan: Bilbao, Donostia eta Gasteiz. Bilbao eta Gasteizko gotzaindegiak Burgosko artzapezpikutzaren barruan dagoz, eta Donostiako eleizbarrutia, ostera, Iruñakoaren barruan. Orain dala urte batzuk, Espainiako gotzainak onartu egin eben Euskalerriko eleiz probintzia, baina Madrileko indar politikoak, oster, ez dabe onartzen. Eleizaren banaketa barri honek zelango halango batasun bat sortuko leuke euskal gizartean, eta Madrileko politikoak ez dabe gura ezelan be holakorik.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A