Ondarea Hasierara

Aurkezpena

Eraikuntzak

Eleizak

Eraikuntzen artean badagoz adibide politak: Etxanoko eleiza, Andra Mari eleiza, Larreako komentua, Bernagoitiko eleiza…

Ermitak

Ermitak be hainbat dagoz herri honetan: San Pedro Boroan, San Migel Euban eta S. Juan Ofrendo dira zaharrenetarikoak. Azken honen teilatu erdia jausita dago, baina administrazinoa eta inguruko lurren jabeak ez dira akordio batera iritxi. Ganera, beste honeek be badagoz: Dudean, S. Migel; Aranoko S. Martin; Eubako S. Antonio auzoan, Santiagoren ermita; Bediagan, San Bizente; Montorran, San Lorentzo; Bernako olaren hurrean, S. Migel; Alakaon, S. Luzia; Aldanan, S. Isidro; Epaltzan, S. Antolin; S. Bartolome auzoan, S. Bartolome; Ergoienen, S. Juan; Bizkargiko tontorrean, S. Kurtze, eta Belatxikietan, S. Inazio. Jausi ziranak edo bota dabezanak: Astapeko Kontzesinoaren ermita; Larreako S. Juan Bateatzailea, oin eleiza dagon lekuan egon zana; Belaustegiko S. Andres; Izerangon, S. Kurtze; Madariagako Magdalena, Montorra aldean; Gumuzioko S. Juan; S. Urbano, Pardo mendian (oin S. Roman da mendiaren izena); Bernagoitiko Aingeru Guardakoa, eta S. Juan Ibarrakoa.

Bestelako eraikuntzak

Herri gunean badago Cancelada-ko kondearen jauregitxoa, eta XX. gizaldiko arkitektura joerak jarraitzen dabezan txalet batzuk be badagoz. Baserrien artean be badagoz adibide interesgarri batzuk Zabala behekoan, eta baita be Bernan eta Euba aldeko auzo baten edo bestean.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A