Ondarea Hasierara

Aurkezpena

Hizkuntzak

Gaztelera eta euskera dira hizkuntza nagusiak. Gaztelera gehiago erabilten da erdigunean, eta euskera, ostera, gehiago auzoetan. Bizkaieraren ezaugarri nagusiak daukaz hemengo berbeteak, helduen artean. Ikastola eta ikastetxeetako umeek batua, edo euskera estandarra, ikasten dabe. Arazoa dago euskeraren erabileragaz. Pertsona helduek eta auzoetan bizi diranak gehiago erabilten dabe euskera edozein hartuemonetarako. Herrigunera doazanean, barriz, bardin sal-erosketak egiten edo edozein ofizinatara, txikitatik sartuta dagon ohiturea jarraitzen dabe: erderara joten dabe. Hau frankismoaren garaian euskera galarazota egotearen ondorioa da. Ganera, frankismoak, inperialismo guztiek historian zehar egin daben moduan, bere hizkuntza modernoagoa, kultoagoa eta aurrerakoiagoa lez aurkeztu eban. Umeek be, eskolan ikasten dabena ez dabe erabilten gero etxean eta kalean, erderazko komunikabideen indarra oso haundia dalako.

Azken urteetan, Zornotzak etorkinak be hartu dauz. Europako Elkartasunekoak 500 dira 2007an. Honako herrialdeetakoak dira: Alemania, Austria, Britainia Haundia, Danimarka, Errumania, Frantzia, Herbehereak, Irlanda, Italia, Polonia, Portugal, Txekia. Mundu zabalekoak barriz, beste lurralde honeetatik etorri dira: Angola, Argentina, Australia, Bolibia, Brasil, Dominikar errepublika, Ekuador, Errusia, Estatu Batuak, Filipinak, Ghana, Ginea, Ginea Bissau, Hegoafrika, Kanputxea, Kolonbia, Kongoko herri-errepublika, Kuba, Madagaskar, Marokko, Mexiko, Moldavia, Niger, Pakistan, Panama, Paraguay, Taiwan, Ukraina, Uruguay eta Venezuela.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A