Ondarea Hasierara

Etnotestoak

Sarrera

Apurka apurka batu izan ditudan etnotesto batzuk aurkeztu gura dodaz hemen. Etnotestook etnolinguistikan oinarrizko diren materialen pilaketato bat izango lirateke. Gizarte ezagun batek daukan lotura eta erlazinoa berbeagaz adierazo gura dau. Gizarte batek noz, zergatik eta nogaz erabilten dauan bere hizkuntza aztertuko leuke gehiago soziolinguistikak. Ez zelangoa dan berbeta baten egitura, edo zelango perpausak erabiltzen dituen. Egia da ez dirala gauza guztiz desbardinak, batak besteagaz zerikusi barik, arlo guztiz desbardin bi balira lez. Baina etnolinguistikak ez dau adierazo gura gizarte arkaiko baten hizkera eta gizarte garatu baten hizkera, gizarte bardinaren egoera desbardinetako hizkera baino. Eta ganera hizkera mintzatua, ahal danean. Gure gomutapenaren arlo batzuk hobeto jaso dabez gure aurretikoek, beste batzuk baino. Esaterako lehenagoko argazkien kopurua, oso aberatsa da Euskalerrian. Baina ahozko euskararen grabaketak, gomutapen horren atal bat diranak, ez dira hain aberatsak 1900 eta 1975 bitartean. Kanpokoek zabaldu ebezan bideak ez ebezan jarraitu hemengoek. Garai baten ez egoan erarik ahozko mintzaira jasotzeko, eta garai horretako testoak, idatziak izango dira bakarrik. Horreek ere, neurri baten gizarte eta garai jakin bateko hizkera emoten deuskue. Hemen lagin batzuk aurkezten dodaz. Ekintzak, gertakizunak, siniskerak eta ipuinak jaso dodaz

Eginkizunak. Eginkizun eta lan batzuk etxean eta etxe inguruan burutzen dira. Holako multsotxo bat batu dot hemen. Badagoz beste batzuk etxeagaz zerikusia daukienak, baina etxetik kanpo betetzen diranak

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A