Ondarea Hasierara

Gertakizunak

Lafuxa

Lafuxa eskopeta mota bat da herri honetako auzo desbardinetan ezagutu dabena. Gitxi gora-behera 1950-1960ra arte euki dabe baserri batzuetan. Bernagoitin, Arkotxa-Bediaga aldean, San Bartolomen eta Boroan ezagutu dabe. Izen hori tiroa botateko sistema asmatu ebanaren abizenetik dator. Lefaucheux frantziarrak asmatu eban eta irudian azaltzen dot zelangoa zen sistema hori. Seguruenik bere izenetik dator euskal izena. Holako eskopetak Eibarren ekoizten ziren, eta han baeukien ohitura atzerriko izena euskalduntzeko, arma kontuetan. Smith & Wesson markako errebolberrak kopiatu, hobetu eta ekoizten hasi ziren, eta arma horri ‘esmitza’ deitzen eutsien. Hurrengo oharrak Eibarko Armagintzaren Museoan emon deustiez. Bijoakie nire eskerrik beroena eskaini deustiezan datu eta erraztasunengatik. Itzulpena niria da, eta irudiak aitatutako museoan emon deustiez.

Hiru dira tiroa botateko sistemak ehiza armetan eta esmitzetan: “zirizko kaska”, “zeharkako kaska”, eta “kaska erdigunean”.

Zirizko kaska1.- Lefaucheux frantziarrak asmatu eban 1835an “zirizko kaska”. Tiroa botateko katiluak joten eban angelu zuzenean egoan ziritxoa, eta hoenk txispa piztuten eban pistoian. Lefaucheux sistema asko zabaldu zen eta oso ezagutua izan zen armagileen artean, XIX mende erdian hasi eta gero.

 

Zeharkako kaska2.- Kirol arma batzuetan orain ere erabiltzen da, eta “zeharkako kaska” da. Kartutxoaren pistoian txispa piztuten da zeharka datorren ziritxoak jota. Aurrenengo Winchester markako armek sistema hau eukien. Eta Smith & Wesson fabrikako lehenengo esmitzak be sistema hau erabilten eben. `Flobert sistema’ be deitzen jako.

 

Kaska erdigunean3.- Orain erabilten den sistema, “kaska erdigunean” da. Aurrekoak baino hobea da. XIX gizaldiko azken 30 urteetan zabaldu zen, E. Boxer eta H. Berdan-ek egin ebezan esperientzien ondorioz. Oraingo arma guztiek kartutxoari eperdiko erdigunean kaska eginda botaten dabe tiroa.

 

 

Nire lekukoek Ignacio Orbearen eskopeta hori ezagutu dabe irudia ikusi dabenean. Lekukoek irudiak ikusita hurrengo zehaztasunak emon deustiez.

‘Kalibria 16koa san. Kartutxo asalak gorde eitten sien. Gero polboria, pistoyak, perdigoyak, takoak edo kartoasko tapatxuek erosi, lafuxe kargetako. Kartutxo asala gordetan san. Gero pistoi sarra kendu da barridxe ipiñi. Gero polboria ganien, da takoa. Ganien perdigoyak, da gero kartoasko tapatxue ganien. Kartutxo bueltia okertu barrurantza barreta edo barillias, da sakatu tapatxu ori estutzeko. Kañu bakarra san lafuxe’. (A. L.) Polboria erosi da bei adar baten eukitte’san. Beste adar baten perdigoyak. Kasara dxoateko, artu garridxen adar bidxek, da mendire. An bete kartutxoa esan doan moduen, adar puntetxutik, da bota tiroa. Gero barriro bete kartutxoa, da tirorako prest. Kaiñoi bakarra san, da kaiñue lusia, metro bat ingeru. Punten bolatxu bet eken, ‘punto de mira’ edo esaten dana’. (A. L., Tx. E.)

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A