greba
iz. huelga. Berba hau euskarak frantzesetik hartu dau. Frantzeseran barriz nahiko ibilaldi luzea izan dau. 'Grava' latin aurreko berbea da, eta hortik dator grŠve 'area, harrikoskortxo xehea'. Ezin daiteke esan zelteratik datorren hitza denik, Italiako hegoalderaino zabalduta dagolako. 'GrŠve' berbaren adierazia harrikoskortxoa da orain ere Parisko ekialdean, Champagne lurraldean, Lorrain lurraldean eta mendebaldean (groue hitzaren forman gordeta dago), eta hegoaldeko mintzaira askotan. Parisen beharrik barrik egozan langileak biltzen ziren Place de la GrŠve izeneko plaza baten, Senaren ibai ertzean (Harrikoskortxoen plazan), eta hortik sortu zen 'faire gréve', lana moztu alkarren arteko erabakiz, eta hortik 'grŠve' bakarrik (1805an). Eta gero 1872an 'gréviste' hitza. 1806an plaza horri beste izen hau jarri zioten: Udaletxeko plaza. (Ikus O. BLOCH, W. von WARTBURG, Dictionnaire étymologique de la langue fran‡aise, Paris, PUF, 1964, s. v.) 'Uél-gia, uélga; Gure demporan uelgia leku askotan eitte'san, baya or es ainbeste'. (A. L.)
© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta
Laguntzailea: EKIN S. KOOP.