Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

Andrés ESPINOSA ECHEBARRIA (1903-1985)

Mendizale hau Zornotzan jaio zan, eta Etxanon bataiatu eben. Ikasketa ertainak Lekarozko kaputxinoen ikastetxean egin ebazan. Maiteago eban izadian bizitzea, zemento eta galipot artean baino. Lehenengo Gorbea eta inguruetako mendietara igoten hasi zan. Gero Sierra Nevada eta Kanariaseko El Teide igon ebazan. Gero Naranjo de Bulnes igon eban, ortozik eta berak bakarrik. Euskal mendizaleen artean, bera izan zan atzerrietako mendietara igon eban lehenengoa. Eta, europearren artean be, igoerak bakarrik egiten ebazan lehenengoetarikoa izan zan. Mont Blanc eta Cervino holan igon ebazan. 1927an, Federación Vasco-Navarra de Alpinismo erakundeko zuzendaritza taldekoa izendatu eben. Eta handik laster, aho batez buru. Sariak be jaso ebazan. FVNA erakundeak urrezko domina emon eutsan, zapaldu ebazan tontorren altureagatik. Eta bi bider emon bere, baina uko egin eutsan. F[ederación] E[spañola] de M[ontañismo] erakundeak zilarrezko domina emon eutson, 1965an. Beste Espainiako eta atzerriko mendizale alkarte batzuen bazkide be izan zan. Berak bakarrik igo eban hurrengo mendietara: Naranjo de Bulnes 1928; Mont Blanc eta Cervino, 1929; Sinaí eta Kilimanjaro, 1930; Toubkal, Gran Atlas mendikatean, 1932. 1931n Himalayara joan zan, baina baimenik emon ez eta Indian gelditu beharra izan eban. Pyrenaica eta beste mendizaleen aldizkari batzuetan idatzi ebazan bere igoerak. 1985an hil zan, Bilbaon.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A