Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

Antonio ZAMALLOA ZAMALLOA (1867-1943)

Zornotzan jaio zan. Mutiko azkarra etorren gure mutil hau. Behin, aitagaz bakarrik egoan baserrian, eta lapurren batzuk inguratu ziran eta atea sakatzen hasi, sartzeko. Mutikoa konturatu zan, eta zaratatsu bere aitari deitu eutsan: “Aita, Pedro hor dago zugaz?”. Lapurrek, pentsatuz etxean bat baino gehiago egoala, ihes egin eben. Hamabi urtegaz, latina ikasten hasi zan, Juan Iñurrategi abadeagaz. Hamalau urtegaz, bere osaba trinitarioa Erromatik etorri zan, eta lobea komitau eban beragaz joateko. Joan zan, nobizedua egin eban eta, 1886an, betiko profesa egin eban. Abadetza 1889an hartu eban, S. Nicola in Carcere eleizan. 1894an, ordenako kontseilari jeneral izendatu eben. 1895an, ordenako santugaien prozedurak eroateko postulatore kargua hartu eban, 1918ra arte. 1906an, nagusi jeneral izendatu eben, baimena eskatuz Vatikanoari, 40 urte baino gitxiago eukalako. 1911an, bere ordenako erlijiosoak bialdu ebazan AEBetara, ordena han zabaltzeko. Austria eta Errumaniako komentuetara bisitaldia egin eban. Eta Polonian desagertuta egoazan komentuak ikustera be joan zan. Han, azken trinitario poloniarra ezagutu eban, eta agiri eta paper asko jaso ebazan, ordenako historiarako. 1912an, barriro be nagusi jeneral izateko aukeratu eben. Vatikanoak erritoen kongregazinoko eta Propaganda Fide kongregazinoko aholkulari izendatu eban. 1918tik 1930ra bitartean, bere ordenako kontseilari jenerala izan zan. Eta 1931an eta 1937an barriro aukeratu eben nagusi jeneral kargurako. Amaitu eta handik gitxira, S. Carlino Erromako komentuan hhil zan, 1943ko urrian. Lan asko egin eban bere ordenako gomutapen historikoa ezagutzeko eta argitaratzeko. Gorago aitatu dodan A. Ezekiel Bilbaok be gauza bera egin eban, praile bati ikasketak eta bestelako bitartekoak eskeiniz zeregin horretarako. Santa Teresaren Aita Silberio burgostarra izan zan, gero praile euskaldunen kontra bereak eta bost egiten ahalegindu zana.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A