Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

Ezequiel BILBAO IMAZ (1862-1938)

Ezequiel del Sagrado Corazón, karmeldarren ordenan. Arotzako baserri baten jaioa, praile bizitza hartu eban karmeldarren artean. Bost bider probintzial izan zan eta, bitartean, ordenako jeneralaren kontseilaria izan zan, eta jeneral be, 1907-1913 urteetan. Ordena Amerikako kontinentera zabaldu eban. Bosgarren aldiko probintzial kargua 1936an amaitu eban eta, urte berean, bere abadegintzako 50 urteak bete ebazan. Baina, aurretik eta geroago, kurutzea be etorri jakon, praileen antolaketan “probintzia” deitzen dan esparru baten zatiketa zala eta. Burgosko praile probintzia sortu gura eben Gaztelako lurraldeetako praileak, eta Gaztela-Leongo probintziarik gehienak ezezik, San Jokin Nafarroakoa zan probintzia erlijiosoko lurralde batzuk be gura ebezan. Hori lortzeko, bere laguntza jaso eban, eta kontseilari izan zan A. Silberio Santa Teresarena buru zala, ahalegin guztiak egin ebezan Erroman. Baina bidebakokeria zan, eta Erromak ez eban onartu eskabide hori. A. Silberio horrek geroago be Vatikanoko Francoren enbaxadorearen bitartez lortu gura izan eban Santander eta Errioxako probintziak kentzea Nafarroako S. Jokin erlijioso probintziari, Burgosko probintzia erlijiosora eroateko, baina ez eban lortu. Erabili ebazan joko batzuen eskutitzak argitaratuta dagoz. Larrean egoala, 1936ko gerra zala eta erbesteratu beharra izan eban. Frantzian, Agen-eko komentura joan zan. Baina 1938an, Bizkaia Francoren menpean jausi eta gero, Korellako komentura itzuli zan. Nahiko gaixorik egoan, eta hortxe hil zan, iritxi eta aste gitxi geroago.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A