Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

Felipe ARGINZONIZ ASTOBIZA (1852-1933)

Bernardo de Jesús, karmeldarren artean. Markinako komentuan egin eban nobizedua, 1869an. Menéndez ministroak, Mendizabal abizena hartu ebanak, 1835an ordenak Espainiatik bota ebazanetik, hauxe izan zan karmeldarren ordenak berreskuratu eban lehenengo komentua, 1868an. 1876an abadetu zan eta, hiru urte beranduago, filosofia irakasle izendatu eben Burgosko komentuan. 1882an, Markinara bialdu eben teologia irakasle lanera, prailegaien maisu eta probintziako kontseilari lez. 1883an, Indiako Malabar lurraldeko misinora joan zan, berak eskatuta. Hemen, filosofia eta teologia irakasle izan zan, Puthempallyko seminarioan. Bere pastoral lanagaz, gero Vijayapuramgo eleizbarrutia izango zana atondu eban. 1893an, bertako karmeldar kongregazinoko nagusi izendatu eban Vatikanoak. 1896an, barriz, Verapolyko artzapezpikuaren gotzain laguntzaile izendatu eben. 1897an, Fr. Leonardo Mellano artzapezpikua hil zanean, berak hartu eban kargu hori. 1915an, gotzain laguntzaile bat izendatu eutsien. 1919an, ostera, kargua itxi eta Karmel Mendira erretiratu zan. Gero, Castellóko Desierto de las Palmas komentura etorri zan, eta hantxe hil zan.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A