Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

Fernando de JAUREGUI COSTE

Diputatu monarkikoa izan zan, 1919an, Bizkaiko monarkikoek atarata. Bere gurasoak Ramón Jauregi Zabalburu eta Carmen Coste Agirre izan ziran. Bizkaiko Diputazinoko ahaldun nagusi be izan zan, Alfonso XIII.a errege zala. Jauregitarren eta Costetarren ondasunen jabe izan zan, oinordekotzaz. Paz de Epalza Lopez de Lerenagaz ezkondu zan. Paz hau Tomás de Epalza Bilbaoko Bankuaren sortzaileetarikoa izan zanaren arreba zan. Diputazinoko karguetan egoala, Basurtuko Ospitalaren sustatzailea izan zan. Ospital honen arkitektoa Enrike Epalza Chanffreau izan zan. Gorlizko Ospitala be bere garaian eraiki zan, eta Victoria Eugenia de Battemberg erregina etorri zan inauguratzera. Melillan, Bizkaia ospitalaren eraikuntzan be parte hartu eban, Espainiaren babespean egoanean (Protectorado).

Oinordekotzan hartutako Astapeko fabrikari eutsi eutsan, Bilbaoko Bankuaren kredituekaz. Baina Bilbaoko Bankuak Bizkaiko Labe Garaiak enpresa sortu eban beste enpresa batzukaz batera eta, kredituen ordainketa eskatuz, ito egin ebazan bai Astapeko fabrika bai Bizkaiko beste burdin eta altzairu fabrika txiki asko. Ganera, lantegi txiki horreek ezin eikien sartu konpetentzian Labe Garaiekaz. Amorebietan, zubi ondoan egoan jauregitxoaren eta 13,5 hektarearen jabe zan. Bere aurretikoak be diputatu izan ziran XIX. gizaldian. Gero, bere seme izan zan Jaime Jauregi Epalza (1916-1978) abokatu eta aduanetako eragileak saldu egin ebazan oinordekotzan hartutako lurrak eta jauregitxoa. Jauregitxoaren lurrean laguntza ofiziala hartu eben etxeak eraiki ebezan, eta kale batek bere izena euki eban.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A