Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

José Ignacio ALCORTA (1910-1983)

Zornotzan jaio zan, 1910ko maiatzean. Apaiz ikasketak Gasteizko seminarioan burutu ondoren, 1934an abadetzako sakramentua hartu eban. Urte horretan bertan, filosofia ikasketak hasi ebazan Madrileko unibertsitatean. Gerra zibilaren etena igarota, 1940an lizentziatura lortu eban. Urte bi geroago, pedagogiako lizentziatura be eskuratu eban eta, urte batzuk geroago, teologiako lizentziatura lortu eban, San Cugat de Vallés teologia fakultatean. 1941an, bekadun izendatu eben CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) delakoan, “Luis Vives” sailean. 1942an, irakaskuntza ertaineko institutoko filosofia katedra lortu eban. Tesiaren lanari be ekin eutsan, eta 1945an aurkeztu eban, Madrileko unibertsitatean. Gaia eta izenburua honeek dira: “Metafísica del P. Francisco Suárez (los modos). Los modos en la filosofía de Suárez, contribución al estudio de la filosofía suareciana”. Zuzendaria J. Francisco Yela Utrilla izan zan. Epai-mahaikoak, ostera, Juan Zaragüeta, Santiago Montero Díaz, Leopoldo Eulogio Palacios Rodríguez eta Víctor García Hoz. 1946ko abenduan, katedra lortu eban La Lagunako unibertsitean. Katedraren gaia hauxe zan: “Fundamentos de Filosofía e Historia de los sistemas filosóficos” da. Lan horretan hasi barri egoala, unibertsitateko errektore izendatu eben, 1945an errektore hil zalako eta kargu hori hutsik egoalako. 1947tik 1951ra bete eban kargu hori.

1948an, esperanto ikastaro bat dala eta, SEU (Sindicato Universitario Español) zalakoak eta “Arriba España” La Lagunako egunkariak erasota, galerazo egin eban ikastaro hori. Hau anekdota bat da bere errektoretzan, eta uste dot beste ekintza garrantzitsuagoak bete ebazala. Ganera, urteak eta giroa kontuan hartu behar dira, anakronismoan ez jausteko. Esaterako, bere kudeaketa erabakiorra izan zan 1950an unibertsitate barria eraikitzeko. Urte horretan bertan, Ética general y Ética especial y Sociología deritzon katedra lortu eban Bartzelonako unibertsitatean, oposaketaren bidez. Garai honetatik 1980ra arte, hortxe bizi izan zan eta hortxe izan eban bere lana. Ganera, munduko bigarren gerra ondoko Filosofia eta Soziologia kongresurik gehienetan parte hartu eban. Esaterako, Donostian 1946an, Asociación para el progreso de la Ciencias kongresuan; Amsterdamen, 1948an; Erroman, 1952an; Buenos Airesen, 1956an, Bartzelonan, 1956an; Lovainan, 1968an; Lisboan, 1966an; Erroman, 1969an, eta abar. 1975an, Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiaren bazkide aukeratu eben. Bartzelona hil zan, 1983an. Bere lan batzuk bibliografian aitatzen dodaz.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A