Ondarea Hasierara

Pertsonaiak

Pertsonaien zerrenda

Teodoro ZAMALLOA (1914-1998)

Aurrekoaren lobea zan, eta Zornotzan jaio zan 1914an. Algortako triniatarioen seminariora joan zan ikasketa ertainak egiteko, eta gero nobizedua Santanderko La Bien Aparecida komentuan egin eban. Goi-ikasketak, ostera, Erromako Gregoriana unibertsitatean egin ebazan. Gero, Argentinan emon ebazan urte batzuk. Erromara itzuli, eta S. Carlino komentuko nagusi izendatu eben. 18 urtetan kontseilari jeneral izan zan. Bere ordenako eta ordenatik kanpoko santuen prozeduretan postulatore izan zan urte askotan. Erroman hil zan.

atzera

Pertsonaiak

Gertakizunak

© 2009 Amorebieta Etxanoko Udala - iametza interaktiboak garatuta

Laguntzailea: EKIN S. KOOP.

CSS | XHTML | WAI-A